Emakumeak ahaztu zituen medikuntza

2020/02/08

Historikoki medikuntzak ahaztu egin ditu emakumeak tratamenduak garatzeko prozesuan edo gaixotasunen sintomak zehazteko orduan. Saio klinikoetan eta esperimentuetan erabili izan den eta oraindik ere askotan erabiltzen den eredu ustez neutroa maskulinoa da, eta horrek albo ondorioak eta kalteak eragin ditu emakumeen osasunean. Pausoak ematen hasi dira, bai, diskriminazio hau gainditzeko baina genero isuria indarrean da oraindik medikuntzan.
Embed kodea: