Ehun urtean gauzak asko aldatzen dira, bistan da. 1900 urteko Pariseko Erakusketa Unibertsalarekin batera, Frantziako ilustratzaile talde bat XXI mendea nolakoa izango zen irudikatzen hasi zen. Marrazkiok zigarro-kaxetan zetozen hasieran baina, izan zuten arrakasta ikusita, postal bihurtu zituzten gero. Aurreikusitako asmakizunetako asko eta asko gaur eguneko bizitzako gailu bilakatu dira. Beste batzuek, oraindik imajinazioaren lurraldean jarraitzen dute, momentuz.
1.900 urteko Pariseko Erakusketa Unibertsalarekin batera. Frantziako ilustratzaile talde bat XXI. mendea nolakoa izango zen marrazkitan imajinatzen hasi zen. Aurreikuspen batzuetan bete-betean asmatu zuten; beste batzuetan, ez hainbeste.