Eukaliptoak, errekako bizidunen mehatxu

2019/06/08

Euskal Herriko Unibertsitateko Landareen Biologia eta Ekologia saileko ikertzaileek 30 urte daramatzate giza jarduerak ibaietan duen eragina aztertzen. Haien ondorioa argia da: eukalipto-basoak nabarmen hondatzen ditu errekak. Orbel gutxiago eta kalitate okerragokoa iristen da uretara. Eukalipto-hostoen substantzia toxikoen eraginez, ornogabeak hil egiten dira edo ihes egiten dute, eta kate trofikoaren erdian daudenez, arrainak ere gutxiago aurkitu daitezke errekan.
Embed kodea: