IÑAKI LETURIA; elhuyar fundazioa: "Industria-gunean sartzen ari zara", ez da edonolako industria orain bisitatu behar dugun hau.
ELIAS UNZUETA; petronor: Ez, ez da fabrika edo leku normal bat. Hemen produktu bereziak ditugu, hidrokarburoak metatuta eta ziurtasun neurri batzuk jarraitu behar dira.
IL: Esan beharrik ez dago hemen erretzerik ez dagoela, gainera esan duzu beste leku batzuetan metxeroak eta abar konfiskatu egiten dituztela.
EU: Bai, hala da, sarreran jaso egiten dira, aizu hemen ezin da erre, ez duzu horrelakorik behar eta hemen geldituko dira.
IL: Mugikorrik ere ez, eta kaskoa ere bai, jantzita.
EU: Noski, aurrera.
IÑAKI LETURIA; elhuyar fundazioa: Ikuspegi bitxia, paisaia berezia eta polita.
ELIAS UNZUETA; petronor: Bai, eta bitxikeriekin jarraituz, ikusten duzun tximinia hori, Bizkaiko eraikinik altuena da. 225 metro ditu.
IL: Iberdrola dorrea baino altuagoa
EU: Bai, dexente altuagoa. Barrutik igogailu bat du, goraino igotzen dena eta horregatik eraikin bezala hartzen da.
IL: Petrolioa, zuen lehengaia, nondik etortzen da?
EU: Hemen bertan dago itsasoa eta portua eta itsasontziz munduko edozein lekutatik ekartzen dugu petrolioa bertara.
IL: Hori galdetu behar nizun, zergatik hemen, zein da findegia hemen jartzearen arrazoia?
EU: Preseski itsasoaren ondoan egotea eta gainera betan izatea oso sakonera handiko urak eta horrela petrolio untzi handiak bertaraino etorri ahal izatea.
IÑAKI LETURIA; elhuyar fundazioa: Bata zuria jantzi behar dugula esan duzu baina hau ez da oso zuria, baina arrazoi bategatik da hori horrela.
ELIAS UNZUETA; petronor: Ez da garbiketa arazo bat. materiak berezia da batarena, ignifugoa, suaren kontrakoa, hemengo jantzi guztiak bezala.
IL: Hau ere bai?
EU: Bai hori ere bai. Egiten duena da karga estatikorik metatu ez eta gainera materialak berak ez du surik hartzen.
IL: Beraz babestuta gaude hemen ere suaren kontra eta betaurrekoak jantzita, izan ere orain ezagutu behar duguna da petrolioa, petrolio gordina.
EU: Ez, orain arte ez dugu ikusi inon petroliorik
IL: Esan dugu, hemen, bankuetan dirua bezala, ez dela inon petroliorik ikusten, laborategian kenduta. Hemen atzean ditugu laginak.
EU: Bai hemen, potean duguna da petrolioa.
IL: Nondik ekartzen duzue?
EU: Adibidez, pertsiar golkotik, Errusiatik ere nahiko ekartzen dugu, Mexikotik ere bai,...
IL: Jatorri bakoitzak bere ezaugarriak ditu?
EU: Petrolioa nondik ekartzen dugun berezitasun bat du, hau da, izan daiteke astunagoa edo ez, sufre gehiago edo gutxiago izan dezake, eta ateratzen dugun produktuen etekina ere desberdina izan daiteke kasu bakoitzean.
IÑAKI LETURIA; elhuyar fundazioa: Hau guztia petrolioz beteta dago, ezta Elias?
ELIAS UNZUETA; petronor: Bai, 100 milioi litro baino gehiago dago hemen.
IL: Asko! Eta horrelako zenbat dituzue?
EU: Hauek dira handienak, baina guztira 14 ditugu, zezen-plazak bezalakoak.
IL: Hori da zuen lehengaia, petrolioa, eta hodietatik doa, lehen esan bezala. Lehenengo geldiunea hor egiten du, distilazio dorrean. Zer egiten zaio hor?
EU: Hor egiten duguna da, hemen metatutako petrolioa eraman, eta sartu baino lehen berotu egiten dugu, eta petrolio beroa dorrean sartzen den momentuan, produkturik arinenak, lurrun bihurtua dorrean gora igotzen hasten dira, eta produktu astunenak hondarrean gelditzen dira. eta dorrean zehar igo ahala produktuak hoztu egiten dira eta maila ezberdinetan kondentsatzen dira, hau da altuerak produktu ezberdinak ematen dizkigu: produktu ezberdinak, pisu molekular ezberdinak. Orduan produktu arinak burutik irteten dira gas eran eta kanpoan hoztu egiten ditugu likido bihurtzeko.
IL: Zein produktuz ari gara, goitik behera?
EU: Goitik behera, arinenetik astunenera, butanoa, propanoa, etxean erabiltzen ditugun bonbonak,... Gero, naftak, petrokimikan erabiltzen dena, polimeroak egiteko, plastikoak eta abar, seguru jantzita dugun arroparen bat petrolioz egina dagoela, hortik atera dena. Hurrengo naftak, apurtxo bat astunagoak, gasolina egiteko erabiltzen ditugu eta gero ia kerosenoa, hegazkinen erregaia, eta dorrearen erdigunean gasoilak ateratzen ditugu, guztiok kotxeetan erabiltzen duguna.
ELIAS UNZUETA; petronor: Hau da distilazio prozesutik ateratzen den produkturik arinenetarikoa, nafta. Pixkatxo bat ilunago den hau gasolioa da, eta pote horretakoa berriz gasolina da, kotxeetan erabiltzeko prest.
IÑAKI LETURIA; elhuyar fundazioa: Hau ere distilazio dorre bat da?
ELIAS UNZUETA; petronor: Bai, baina gauza gehiago ere baditu. Hemen egiten duguna da kokizazio prozesua.
IL: Kokizazioa zer da?
EU: Imajina ezazu hasierako findegian petroliotik gelditzen zena fuel-olioa izaten zen, %45, itsasontzietan edo termiketan erabiltzen zena, duela 40 urte.
IL: Ez zen botatzen beraz.
EU: Baina merkatu hori murrizten joan da eta orain, honekin egiten dugunarekin, kupelaren %8 bakarrik gelditzen da, gutxi gorabehera, azken produktu bezala.
IL: Zein da azken produktua?
EU: Kokea.
IL: Zer da kokea?
EU: Produktu solido bat da eta erregai bezala erabiltzen da porlan-industria eta horrelakoetan.
ELIAS UNZUETA; petronor: Hau da kokea, gelditzen den %8.
IÑAKI LETURIA; elhuyar fundazioa: Laranja zukuaren zukua.
EU: Hori da.
IÑAKI LETURIA; elhuyar fundazioa: Azken pausora iritsi gara.
ELIAS UNZUETA; petronor: Bai, azken produktua da hau.
IL: Sufrea.
EU: Bai, sufre solidoa, inertea.
IL: Ez du ezer egiten eskutan hartuta?
EU: Ez, lasai hartu daiteke. Hau erabiltzen da batez ere ongarriak egiteko eta horrelako industrietan.
IL: Entzuna dut gasolio eta gasolinek sufrea baldin badute gure autoen motorren kalterako dela, matxurak eragin ditzakeela sufreak.
EU: Gaur egun ditugun motorrek katalizatzaileak dituzte, oso eraginkorrak dira, kontsumo baxukoak,... hori lortzeko lehen pausoa da erregaiek ez dezatela sufrerik izan eta horregatik korronte guztietatik sufrea ateratzen dugu.
IL: Gasolio nahiz gasolinatik erauzten duzue alegia.
EU: Hori da, gaur egun ditugun erregaien kalitatea asko hobetu da eta parametro oinarrizkoa sufre kopurua da.
IL: Ederki Elias, eskerrik asko zure lantokia erakusteagatik.
EU: Eskerrik asko zuei.