Kaixo, nire izena Asier Fullaondo da eta Euskal Herriko Unibertsitateko genetika irakaslea naiz.
Orain dela 5 uste blog bat zabaltzea erabaki nuen eta horren arrazoia zen ikasleentzat interneten zeuden hainbat baliabide modu zentralizatuan prestatzea. Internetek baliabide interesgarri asko ditu, baina ikasleek hainbat denbora galtzen zuten leku batetik bestera materialaren bila joaten. Modu horretan nire bloga dozentziarako euskarri bat bezala ulertzen dut.
Jartzen dudan materiala oinarrian bi modutakoa izaten da: bideo eta animazioak lagungarri direnak genetikazko ikasleei ulertarazteko eta, bestetik, testu idatziak, edo informazioa edo artikuluak.
Erabiltzen ditudan hizkuntzak hiru dira. Nagusiki gauzak ingelesez daude, baina erdaraz eta euskaraz ere aurki daitezke. Ingelesaren arrazoia da gure arloan, genetikaren arloan, gauza gehientzuenak hizkuntza horretan publikatzen direla.
Gaur egun 1.500 bisitari ditut gutxi gora behera hilabetero eta, nire harridurarako, gehien sartzen diren pertsonak ez dira nire ikasleak. Aldiz, gaur egun bisita asko eta asko ditut Estatu Batuetatik. Honek erakusten du, bloga ideia batekin garatu arren, internetek bizitza propioa duela eta gauza ezberdin asko eta ezusteko asko agertzen direla.
Egia da nire post-ak puska bat desordenatuak izaten direla eta ez dudala ohitura astero edo hamabostero posta bat idazteko. Batzuetan asko idazten ditut eta beste batzuetan gutxiago idazten ditut, segun eta zer nolako berriak agertzen diren.