Transkripzioa ikusi [+]
Julio Calleja; UPV/EHU
Kaixo, Julio Calleja naiz, Euskal Herriko Unibertsitateko Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien Fakultateko irakaslea eta, gainera, kirolariak entrenatzen ditut.
Atsegin nuelako ikasi nuen gorputz-hezkuntza. Galesen bukatu nuen karrera eta itzuli eta gero, ikasten segitu nuen. Tesia bukatu ostean zenbait herrialdetan izan nintzen lanean: Australian, Estatu Batuetan eta Ingalaterran. Behar bada, esperientzia politena Chicagokoa izan zen. NBAko Chicago Bulls taldeari jarraipena egiten dioten hospitalean izan nintzen, medikuekin lan egin nuen eta lankidetza hari esker, gaur egun haiekin lanean segitzen dut gauza askotan.
Azken urteetan asko hobetu dira entrenatzeko sistemak. Kirolariek gero eta modu zehatzagoan entrenatzen dute. Kirol bakoitzean ematen diren erantzunen ezagutza gero eta handiagoa dugu. Nahiz eta ekipo bateko kide izan eta, leku berean entrenatzen egon, ordu asko ematen dituzte bakarkako lanean gabeziak hobetzeko eta duten postua indartzeko. Horrez gain, biomedikuntza laguntzak funtsezkoak izan dira. Inguruan mediku, nutrizionista, fisiologo eta biomekaniko talde on bat duena, gai izango da bere errendimenduari etekin handiagoa ateratzeko eta, dominak lortzeko edo partidoak irabazteko behar izaten den %1 edo %2ko hobekuntza lortzeko.
Talde, selekzio eta goi mailako kirolariekin izan dudan esperientziak erakutsi dit goi mailan dauden jokalariak bikainak direla, bere gaitasunari esker iritsi direla maila horretara. Benetan jokalari on eta bikainak emozioen kudeaketak ezberdintzen ditu. Une jakinean, abiadura oso handian erabaki zuzenak hartzen dakiten jokalariak lortuko du arrakasta.
Nagore Rementeria; Elhuyar
Zer da prestatzaile fisiko bat Alberto Iñurrategirentzat?
Alberto Iñurrategi; mendizalea
Prestaketa fisikoa antolatu, planifikatu eta egiten den lanaren jarraipena egiten duen arduraduna.
Prestaketa nik bai ulertzen dut batetik errendimenduari begira eta bestalde errendimendu hori arriskuaren aurrean zenbat eta hobea izan ba arrisku horiek saihesteko balio lezakeen zerbait moduan.
Mendizaleak Himalaian
Gutxigatik! Ez dakit zein ordu den ere. Ordu biak. Duela ordu bete elurjausi batek denda estali du, arratoiak bezala atera gara, eta hogei minutu beranduago beste bat erori da. Mirariz ez gaitu eraman! Harri baten azpira, hona jaitsi gara, ea onik ateratzen garen!
Ea repisa txiki bat egiten dugun, gutxienez eseritzeko. Haitz honek babesa ematen digu ze ezker-eskuinetik abalantxak erortzen ari dira.
Nagore Rementeria; Elhuyar
Bizitza duzue jokoan?
Alberto Iñurrategi; mendizalea
Dudarik gabe. Kosta egiten zaigu batzuetan hori horrela onartzea, baina nik ez dut zalantzarik. Zenbait egoeratan arriskuan jartzen duguna bizia bera da, nahiz eta mendia ez dugun horrela planteatzen. Mendia planteatzen dugu gustuko zerbait moduan, baina kontzientzian izan behar dugu zenbait unetan arriskua oso handia dela.
Julio Calleja:
Kirolarien errendimendua hobetzen laguntzeko Kanada eta Australia bezalako beste herrialde batzuetako oinarrizko ikerketa aplikatzen da hemen. Fakultatean datu horiek ezagutza zabaltzeko helburuarekin erabiltzen dira. Herritarrek informazio hori ezagutu dezaten aldizkarietan publikatzen dira edota kirol errendimenduarekin zerikusia duten doktore tesiak argitaratu.
Gehien garatu den alderdietako bat teknologia izan da. Adibiez, Hego Polora Albertok egin zuen espedizioaren prestaketarako babesten duen konpainiak jantzi batzuk eman zizkigun abiatu aurretik probatzeko. Albertoren anatomiara moldatzen ziren ikusi genezan, ez genekielako Albertok hotzari nola erantzungo zion.
Kontuan izan behar da Himalaian zortzimilakoak egiten izan zenean tenperaturak zero azpitik 15 edo 20koak izan zitezkeela. Baina Albertok muturreko hotzari nola erantzungo zion ez genekien, zeropetik 60 gradutako tenperaturari. Azken belaunaldiko jantzi sofistikatu oso arin bat bidali ziguten. Jantzia gai zen muturreko hotza jasateko eta gorputzaren tenperatura gordetzeko.
Fadurako hobekuntza zentroan zenbait proba egin genizkion. Hango medikuekin batera jantzia Albertori egokitzen ote zitzaion aztertu genuen. Muturreko jarduera dagoen kiroletan, hotz edo altuera baldintzek kirolariaren errendimendua kaltetu dezaketenean, kasu honetan goi mailako himalayista den Alberto, teknologiak lagun zaitzakeela adierazten duen adibidea da hori.
Nagore Rementeria; elhuyar
Zure esperientzia kontuan izanda, hainbeste urtetan eboluzio bat izan du prestakuntza fisikoak?
Alberto Iñurrategi; mendizalea
Nik uste dut poliki-poliki, gero eta kontzientzia gehiago dagoela prestaketa fisikoak daukan garrantziaz eta mendira begira ere plangintza jakin batzuk egiteko aukera, eta badago jendea espezializatua dagoena eta kirol medikuntzan ere mendiak egin du bere txokoa eta hortaz, nik uste dut gero eta ezagutza gehiago dagoela arlo horretan ere eta inportanteak direla eta oso lagungarriak direla mendira begira.
Julio Calleja; UPV/EHU
Iristea oso zaila da. Non eta ez dituzun gurasoak aukeratzen, gaitasun apartekoak izatea zaila da eta gainera, oso aldeko ingurua eta, entrenamendurako eta sakrifiziorako gaitasuna izan behar da. Mundu guztia ez dago horretarako prest, jakinik iritsi zaitezkeela edo ez.
Nik esango nuke beste alor batzuetan bezalaxe, musikan, artean... iristea oso zaila dela.
Alderdi onen artean, behar bada, titulu edo dominak lortzen diren momentuak nabarmenduko nituzke; batez ere, taldeko kiroletan, beste era batera bizi delako. Guzti horretatik kirolariekin duzun harremana geldintzen da.
Behar bada txarrena da jabetzea kirolaz modu ez oso etikoan jenden asko bizi dela. Titulu bat edo domina bat edo kirolariak bere helburuak lortzea da benetan atsegin duzuna. Baina askotan inguruan badaude parasitoak diren egoera batzuk, horren atseginak ez direnak. Baina ulertzen dut sistema ekonomiko global batean gaudela, espektakulu bat dela eta kirolaren parte dela. Horrekin bizi beharra dago.