Gorotz trasplantea piluletan

2022/01/08

Organismo baten barruan eta kanpoan bizi diren mikrobio guztiek osatzen dute mikrobioma, eta bakterioek, birusek eta onddoek eratzen dute. Oraindik asko dago ikertzeko, baina ikertzaileek diote mikrobioma funtsezkoa dela gure osasunean. Mikel Gallegok, Biocruces Bizkaiko mikrobiologoak haren funtzionamendua ulertzeko gakoak ematen dizkigu. Mikrobiomik Bizkaiko enpresa biofarmazeutikoak egiten duen lana ere ikusiko dugu; mikrobiota fekalean oinarritutako sendagaia sortzen saiatzen ari dira.
Embed kodea: