Hondartza ikasgela

2023/06/10

Herritarren zientzia ardatz duen “Kontuz, ez nazazu zapaldu!” proiektuak itsas-ingurua eta gure hondartzak babestearen garrantziaz ohartu nahi du. Plentziako Itsas Estazioan lan egiten duten UPV/EHUko ikertzaileek bultzatutako proiektuan 800 ikasle inguruk parte hartu dute. Teknopolisek partehartzaile batzuk hondartzan laginak biltzen eta laborategian mikroskopioekin biodibertsitatea aztertzen harrapatu ditu.
Embed kodea: