Immunoterapia: minbizi gaixoen itxaropen berria
2020/11/28
Immunoterapia izan da minbiziaren aurkako tratamenduan azken urteetan egin den aurrerapenik handiena. Tumore-zelulei zuzenean erasotzen dieten kimio- eta erradioterapiak ez bezala, immunoterapiaren helburua da pazientearen immunitate-sistema indartzea, zelula gaiztoak bere kabuz detektatu eta deuseztu ditzan. CICbioGUNEko laborategi honetan terapia berrien garapen goiztiarra egiten dute. Haien ikerketa-lerroetako bat da mikroingurune tumoral deritzanaren ezaugarriak aztertzea linfozitoei bere lana egiten laguntzeko.
Embed kodea: