Itsas hondoak hilzorian

2021/01/16

Itsas hondoak hilzorian daude. Ondorio horretara iritsi dira Euskal Herriko Unibertsitateko Bentos ikerketa-taldeko kideak. Hamarkada luzez aztertu dituzte zientzialariek itsas hondoak eta duela urte batzuk ugariak ziren alga-basoak desartzen ari direla egiaztatu dute. Klima aldaketarekin lotutako faktoreen ondorio da bentoseko biodibertsitatearen narriadura. Hala ere, gune batzuetan egoerak hobera egin du. Abrako itsas-adarrean, urak garbitu ahala, bentoseko komunitateak errekuperatu egin dira.
Embed kodea: