Jokabidea ikertzen osasun mentala hobetzeko

2022/11/19

Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Psikobiologia arloak urteak daramatza giza portaeraren oinarri biologikoak aztertzen, hala normalak zein patologikoak. Hainbat ikerketa-ildo garatzen dituzte. Teknopolisen, horietako bat ezagutuko dugu. Karraskariekin egiten dute, eta, besteak beste, estres sozialak bularreko minbiziaren garapenean edo depresioaren eragile gisa izan dezaketen eragina aztertzen dute.
Embed kodea: