Karga azkarraren erronkak
2025/03/22
Ibilgailu elektrikoek denbora asko behar dute kargatzeko eta hori arazoa izan daiteke bidaia luzeetarako. Iosu Aizpuruk eta Eneko Unamunok Mondragon Unibertsitateko Azkarra proiektuan lan egiten dute, ibilgailu elektrikoen karga bizkorra hobetzeko. Soluzioak hiru gairen inguruan garatzen ari dira: ibilgailuaren bateria, karga-puntuak eta sare elektrikoa. Izan ere, arazoa konplexua da eta elementu bati baino gehiagori eragiten dio.
Embed kodea: