Kerguelen uharteetako laborategi naturala
2025/11/08
1950ko hamarkadan, Kerguelen uharte subantartikoetan lehen base zientifikoa ezarri zen. Zientzialarien elikatze beharrak osatzeko, zenbait salmonido-espezie sartu zituzten hango ibaietan. Izan ere, uharteko ibaietan ez zegoen arrainik. Dagoeneko ia 80 urte pasa dira ekintza hartatik. Denbora horretan guztian zientzialariek ez diote utzi ikertzeari, jakiteko espezie arrotz baten inbasioa nola gertatu den eta hango ekosisteman zer eragin izan duen. Aurten EHUko ikerketa-talde bat ere Kerguelenen egon da.
Embed kodea: