Mahastien bizi-asegurua hobetzeko bidean
2019/06/08
Filoxera Europan sartu zenetik, eta ia mahasti guztiak suntsitu zituenetik, ezinbestekoa da txertoa mahatsondoetan. Edozein mahatsondo-espeziek, mahatsondo amerikarraren sustraiak behar ditu, bizkarroiari aurre egiteko. Kontua da nola lotzen diren bi landareak. Duela 30 urtetik hona omega-txertoa erabili izan da eta ondo funtzionatu du, baina agian beste txerto-mota batzuk erabilita mahastietako hazkuntza hobetu liteke. Hori ikertzen ari dira Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Vitis Navarra mintegia eta Viticultura Viva enpresa, VitFoot izeneko proiektu batean.
Embed kodea: