Mahats-bilketaren hasiera festa handia izan zen Labastidan. 2014ko uztarako mahatsaren ongietorria da. Festa-eguna da, eta, aldi berean, ardoaren ekoizlearentzat lan konplexu baten hasiera. Baina zailtasunak ez dira bilketarekin batera hasi, baizik eta lehenago. Behar adina mahatsa biltzeko, hilabetetan zaindu behar izan dituzte mahatsondoak.
Udaberrira atzera egingo dugu, mahats-bilketarako sei bat hilabete falta diren arte, landareek oso itxura ona dute. Baina orain da mahastiak bizkarroietatik babesten hasteko garai egokiena.
ANA DIEZ/Neiker-Tecnalia:Landareak itxuraz osasuntsu daude, baina gaixotasuna detektatu behar da begiz ikusi baino lehen.
Une honetan mahastia luku zabaldua izeneko egoera fenologikoan dago. Egoera fenologiko honetan, oso larria litzateke oidioaren erasoa mahatsaren produkziorako. Beraz, une aproposa da tratamendua emateko.
OFF: Oidio gaixotasuna mehatxu handia da. Onddo honek eragiten du, Erysiphe necator askomizetoak. Hasieran, orban horiak azaltzen dira mahatsondoaren hostoetan. Onddoa bera da, eta esporak sortzen dituenean, orbanek errauts-kolorea hartzen dute. Infekzioak hostoak lehor ditzake, landarea soildu, eta, ondorioz, mahatsa ez da osasuntsu garatzen.
Mildiu gaixotasuna ere ohiko etsaia izaten da. Plasmopara viticola peronomizetoak eragindako gaixotasun bat da, eta honek ere hostoetan eragiten du, baina ez hostoetan bakarrik; zurtoinetara zabal daiteke, eta mahatsa hondatu dezake.
ANA DIEZ/Neiker-Tecnalia:Mildiua txakolinaren lurraldeetan agertzen da, batez ere, iparraldean, Euskal Herriko kostaldean. Oidioa gehienbat Arabako Errioxan agertzen da.
OFF: Udaberrian ez dira begi hutsez ikusten onddoen infekzioak. Baina, infekzioa dagoen kasuetan, une egokia da tratamenduarekin hasteko. Nekazariek ez dute arriskurik hartzen, eta infekziorik badagoen jakin gabe, tratamendua martxan jartzen dute.