Makina adimendunak, industriaren etorkizuna

2021/05/29

Euskal industria-fabrikazioaren sektorean lehiakortasuna bultzatzea da BRTA aliantzari atxikitako zentro teknologikoen erronketako bat. Makina adimendunak industria-fabrikazio lehiakorraren oinarria dira, eta, horretarako, makina industrial horiek ongi aprobetxatu behar dira. Horretan dihardute Vicomtech, Ideko eta Tekniker bezalako ikerketa zentroek. Gaur, adimen eta ikusmen artifizialaren arloan eta industriarako makina lehiakor eta adimendunak garatzeko, zentro hauek dituzten berrikuntza-proiektuak ezagutuko ditugu.
Embed kodea: