Nanoteknologia, kakahuetearen alergiaren kontra

2026/03/21

Fruitu lehorren artean ohikoa da hurrari, intxaurrei edo kakahueteari alergia izatea. Hain justu, InnoUp Farma enpresa nafarrak kakahuetearen alergiaren aurkako immunoterapia- tratamendu berritzaile bat diseinatu eta garatu du. Tratamendu honen berezitasunetako bat da nanoteknologian oinarritua dela. Laborategiko ikerketa amaituta proba klinikoen lehenengo fasea egin dute 52 pazienterekin Nafarroako Unibertsitate Ospitalean eta Nafarroako Unibertsitate Klinikan.
Embed kodea: