Nanozientziaren abangoardian
2021/01/30
Materialen Fisika Zentroa edo CFM Donostiako oinarrizko ikerketa zentro berezia da. Zientzia Ikerketen Kontseilu Gorenaren (CSIC) eta EHUren arteko ekimen bateratu gisa sortu zen. Materialen zientzia eta nanozientzia ikertzen ditu CFMk, eta fisikariak, kimikariak, informatikariak eta ingeniariak biltzen ditu taldean. Bikaintasuneko Oinarrizko Ikerketa Zentroa da CFM eta, bere eragina tarteko, Nature aldizkariak Donostia munduko berrehun hiri zientifikoen artean kokatu du hiriburuan egiten den ekoizpen zientifikoa aintzat hartuta.
Embed kodea: