Natura esnatzen

2022/04/30

Giroa epeltzen hasi da dagoeneko eta egunak gauari orduak lapurtzen ari da. Neguan lozorroan egon den lurrarentzat esnatzeko ordu iritsi da. Landare eta lorez bete dira gure mendiak eta animaliak ezkutalekuetatik atera eta ugaltzen hasi dira. Gu Aranzadiko lagunekin Aiako Harrian izan gara udaberria adituen begietatik ikusteko. Beñat Arroyo botanikaria da eta Carlos Cabido, berriz, herpetologoa. Beraiekin egingo dugu bitxikeriaz betetako ibilbidea.
Embed kodea: