Oinutsik korrika

2019/03/23

Eguneroko jardueren artean, gero eta jende gehiagok egiten du korrika: distantzia luzean, motzean, azkar, poliki, mendian, kalean, oinetakoekin edota oinutsik. Korrika egiteko erak denetarikoak dira, baina azken aukera horrek, oinutsik korrika egiteak, alegia, gutariko askoren arreta eta kezka pizten du: geure gorputzarentzat onuragarria ala kaltegarria ote da? Kontxi Garmendia korrikalari donostiarra duela 5 urte hasi zen oinutsik korrika egiten, eta primeran doakio. Besteak beste, teknika egokiagoaren ondorioz, lesio gutxiago izan ditu eta askoz ere distantziak luzeagoak egiteko gai da. Ikerketa batzuek teknika hau txalotzen badute ere, badira kontrakoa diotenak ere. Jordan Santos EHUko irakasle eta ikertzailearekin, bien arteko ezberdintasunez aritu gara. Aurreratu dezakegu korrikalari bakoitzak bere korrika egiteko era topatu behar duela.
Embed kodea: