Pabilioi berria, doitasun maximoa

2024/06/08

Mikratan lan egiten du gaur egun makina erremintaren sektoreak, milimetro baten milaren bateko doitasunarekin. Mundu mikroskopiko horren eskakizunak betetzeko, baina, makina aurreratuak garatzeaz gain, inguruko aldagaiak ere zaindu behar dira, hala nola zoruaren zurruntasuna eta giro-tenperatura. Danobaten pabilioi berriak oso kontuan izan ditu faktore horiek.
Embed kodea: