Pentsamendu kritikoa, gure usteak zalantzan jartzearen jarrera

2021/05/15

Pandemia-testuinguru honek areagotu egin du informazioa eta iritziak bereizteko zailtasuna, eta horrek inoiz baino beharrezkoago egiten du pentsamendu kritikoa. Agustin Arrieta UPV/EHUko filosofia irakaslearen arabera, gure usteen gaineko zaintza egin behar dugu, eta kalitate handiko justifikazioak bilatu behar ditugu pentsatzen duguna pentsatzeko. Elhuyarrek ere, gizarte kritiko eta irizpideduna bultzatzeko xedearekin bat eginez, hainbat ekintza eta material kaleratu ditu pentsamendu kritikoa garatzen laguntzeko.
Embed kodea: