Pirinioetako flora krisi klimatikoaren aurrean
2019/10/26
Krisi klimatikoaren eragina goi-menditara ere iristen da. Bertako flora ondorioak pairatzen ari da. Nazioarteko Florapyr programan Pirinioetako landaretza nola egokitzen ari den klima aldaketari ikertzen ari dira . Frantzia, Andorra eta Espainiako erakundeek hartzen dute parte, Aranzadi eta Pirinioetako Ekologia Institutua tarteko. Pirinioetako landaretzaren ikuspegi orokorra lortzeaz gain, klima-aldaketak floran duen eraginaren aurrean neurriak hartzeko estrategia bateratuak adosteko balio izango du ikerketa honek.
Embed kodea: