Plazentaren eta listuaren markatzaile epigenetikoak
2026/03/07
Iazko udazkenetik Gurutzetako ospitalean jaio diren ume guztien amek aukera izan dute haien karena emateko. Lehengai hori oinarri hartuta,EHUko Immunogetikako ikerketa-taldeak haurrek etorkizunean izango dituzten gaixotasunak aurreikustea posible ote den ikertzen ari dira. Horretarako, plazentan idatzita geratu diren marka epigenetikoak aztertu nahi dituzte. Listuarekin ere, helburu bera duen ikerketa-lana abiatu dute.
Embed kodea: