Sagardoa: sagarren sekretua

2018/02/17

Antzinatik dago Euskal Herrian sagardoa baserrietan ekoizteko ohitura, baina gaur egun, ofizio bihurtu da eta sektore profesionalek, urratsak eman dituzte kalitatezko sagardoa ekoizteko. Hala ere, urtero gauzak berdin egin arren, ez da beti emaitza berdina lortzen. Arrazoietako bat sagarren nahasketa da. Euskal Herriko Unibertsitatean tesi oso bat garatu dute, sagar-mota bakoitzak sagardoari ematen dizkion ezaugarriak aztertzeko.
Embed kodea: