Hona hemen Stirling motorrak, aspaldiko modeloak dira. Duela 200 urte inguru Robert Stirling igeniari eskoziarrak sortu zituen, orduan 1816.urtean teknologia hori lurrunezko motorrekin lehiatu zen. Ondoren, barne errekuntza motorra asmatu zutenean, guztiz alboratuak izan ziren biak.
Egun, Stirling motorraren bertsio aurreratuenek gaurkotasun osoa dute. Zientzialariek gertu gertutik aztertzen dituzte etorkizun jasangarri baterako alternatiba interesgarri bat izan daitezkelakoan.
Javier Arancera, Stirling zentroa: Azken urte hauetan daukagu bakarrik kezka hori energia berriztagarriak erabiltzea, energia efizientzia lantzea..hor daukagun energia hori, eguzki energia, industriatik irtetzen den beroa kanpora botatzen duguna, biomasa ez da oso errez hortik energia ateratzeko, eta stirling teknologiak oso ondo aprobetxatu dezake energia hoiek.
Stirling zentroan, Aretxabaletan urteak daramatzate teknologia honekin lanean. Stirlin zentroa Mondragon taldeko ikerketa eta garapen laborategi bat da. Hemen Stirling teknologia ikertzen dute, etorkizunean merkaturatu ahal izateko.
Stirling motorraren berezitasun nagusietako bat da energia iturri ezberdinak erabil ditzakeela. Energia iturri berriztagarriekin funtzionatzen duten stirling motorrak daude, eguzki energia eta biomasarekin dabiltzanak. Baina badaude gasa eta gasoleoa baliatzen dituztenak ere, baita erradioaktibitatearekin funtzionatzen dutenak, horiek espazioko aplikazioetarako garatzen dituzte .
Javier Aranceta, Stirling zentroa: Stirling teknologiak dauzka berezitasun batzuk, behar duen energia erabiltzeko ematen diozu kanpotik . hori da eguzki energia ez duzu sartu behar zilindro barruan kotxeen bezala ematen diozu kanpotik.
biomasa erretzen duzunean, bero hori kanpotik ematen diozu.
Horren adibide da Stirling motor hau. Gasarekin dabilen prototipo bat da, motor honetan gasaren errekuntza hori koloreko barrumbe honetan gertatzen da, motorraren kanpoaldean dago. Bertan airea gasarekin nahasten da.
IN SITU CÓMO FUNCIONA
Pistoien mugimenduak kW bateko alternadorea aktibatzen du eta horrek era berean argindarra sortu. Sistema hozteko erabiltzen den ura, ondoren gailuak emango duen ur beroa izango da.
Javier Arancera, Stirling zentroa: Sartzen dugu erregai bat, berotasun energia bat eta ateratzen dugu beroa eta elektrizitatea. Baina, motor honek dauka beste berezitasun bat aldrebes ere funtzionatu dezake. Zuk energia elektrikoa sartzen badiozu beroa mugitzen du leku batetik bestera, bonba de calor bezala funtizonatzen du, refrigerazioa.
Horrexegatik da energetikoki eraginkorra. Teknologia honekin berokuntza- sistema, ur beroa eta argindarra lortu ditzakegulako. Baina era berean, teknologia honek hozte- sistemak garatzeko ere balio dezake.
Ezaugarri horiek etxeetan erabiltzeko aproposa egiten dute teknologia hori.
Javier Arancera, Stirling zentroa: Teknologia honek dauka etxe inguruko energiak erabiltzeko edo etxe inguruko energi kopuruak erabiltzeko da teknologia oso aproposa. Baina daude ere beste arlo batzuk erabili dezakeguna, ofizina txikiak, industri txikiak.
Laborategitik kasu praktikora. Gasteizen dagoen Edp Naturgaseko kudeaketa zentroan duela pare bat urte hasi ziren Stirling motorra erabiltzen. Stirling zentroan garatu dute eta gasarekin funtzionatzen duen motor bat da. Mikrokogenerazio sisteman ur beroa eta argindarra sortzen du, eraikineko bulegoen beharrei erantzuteko.
Ángel Maria Gutiérrez; I+D+I Edp Naturgas Energía: Lo que queremos es ver las bondades de esta tecnología para que nos permita ser no solamente consumidor sino productor de energía eléctrica de cada establecimiento.
BIKOIZKETA: Teknologia honen onurak ikusi nahi ditugu, eta sistema hau baliatu nahi dugu energia kontsumitzaile hutsak izan beharrean, energia ekoizleak ere izateko.
Hoy por hoy aprovechan en estas oficinas de EDP el agua caliente que les proporciona el sistema. Pero el objetivo es gestionar también la calefacción a través del motor Stirling y de esa manera aprovechar más las posibilidades del sistema y generar más KW de electricidad.
Egun Edpko bulego hauetan stirling sistemak eskaintzen duen ur beroa erabiltzen dute soilik. Helburua ordea, sistemari etekin gehiago ateratze da. Berotze- sistema ere stirling motorraren bidez kudeatu nahi dute eta bide batez, argindar KW gehiago sortu.
Ángel Maria Gutiérrez; I+D+I Edp Naturgas Energía: Siempre va a haber un pequeño aumento de consumo de gas pero a nivel global sobre energía primaria va a haber un ahorro. Porque como he dicho antes genera simultáneamente esa energía eléctrica que en todos los establecimientos es tan necesaria.
BIKOIZKETA: Gas kontsumoaren igoera txiki bat egongo da, baina orohar lehen mailako energian aurreztea lortuko dugu. Izan ere, beroarekin batera, aldi berean energia elektrikoa sortzen du, eraikin guztietan hain beharrezkoa dena.
Stirling zentroan iturri gisa energia berriztagarriak erabiltzen dituen stirling motor bat garatzen hasi dira. Biomasarekin dabilen motorra da IK4-ikerlanekin batera diseinatzen ari direna.
Marta Cordón; Centro Stirling:Cómo hemos visto este equipo genera un KW de electricidad, y se quema gas natural, en este piloto que estamos desarrollando en la actualidad, vamos a generar tres KW de electricidad y en vez de quemar gas natural lo que vamos a hacer es quemar en un quemador externo de pelet.
Bikoizketa: Lehen ikusi dugun moduan ekipo honek KW bat argindar sortzen du eta gas naturalarekin dabil. Egun garatzen ari garen piloto honetan berriz 3 kw argindar sortu nahi ditugu eta gasaren ordez, kanpo erregailu batean peleta erreko dugu.
Motor berriak bost pistoi izango ditu, 3 kw argindar sortu ahal izateko. Gainera, beroa motorrean sartzeko ardura duten aleten diseinua eta mekanizazioa aldatuko dituzte; horrela bero transferentzia handiagoa lortuko dute eta ekoizpen prozesua merkeagoa izango da.
Biomasarekin dabilen stirling motorrak kanpo erretzaile bat izango du gainera, elementu hori IK4- ikerlanen garatu dute.
Horretarako, peleta erretzeak sortzen dituen arazoak aztertu dituzte.
Ruth Fernandez Akarregi;Biomasarekin sortzen direnak dira errautsak eta errautsak stirlineko burura doaz, eta buru horretan blokeatzen ditu. Orduan arazo bat izan daiteke, efizientzia galtzen da eta gero eta txikiagoa da eta orduan zerbait egin beharra dago horrekin, guk garatu duguna da sistema bat gas horiek, gas beroak stirlinera guztiz garbi heltzea.
Errekuntza prozesua ahalik eta garbiena izatea da IK4-Ikerlanen sortu duten sistemaren funtzioa. Ke garbiak lortuz energia eraginkortasuna bermatu nahi dute.
Ruth Fernandez Akarregi;Eta sistema hori da, gasak nolabait bideratu partikulak gelditzeko itsatsita paretera, eta jaustea zuzenean errautsa biltzen den tokira, eta gas libreak edo partikula libreak dituena ya jutea stirlinera. Ahalik eta bero gutxien galdu bidean eta ahalik eta partikula guztiak kendu.
Oraindik lan asko dago egiteko baina, aurreikuspen guztien arabera bi-hiru urteren buruan stirling motor hauek merkatuan ikusi ahal izango ditugu. Lehen aplikazioak mikrokogenerazioaren bidetik garatu dituzte baina, motor hauek beste erabilera batzuk ere izan ditzakete.
Hori bai ez dute barne errekuntza motorra ordezkatuko. Stirling motorrak ez dira automozioan erabiliko izan ere berotzeko denbora behar dute, bapatekotasuna ez da motor hauen indargune bat.
Europa eta Estatu batuetako merkatuetan stirling motorrak hasi dira leku bat egiten. Orain aste gutxi 48 lurraldetako adituek beren esperintziak partekatu dituzte Euskalduna jauregian egin den Stirling Kongresuan.
Frigoríficos para muestras biológicas que funcionan con motores Stirling; un producto que ya se comercializa en Estados Unidos.O sistemas de refrigeración y calefacción para camiones. Experiencias que se han presentado en el Congreso y que muestran las futuras posibles aplicaciones d este sistema.
Lagin biologikoentzat prestatutako hozgailua, stirling motorrarekin funtzionatzen duena; Estatu Batuetan dagoeneko merkatuan dagoen produktua da.
Stirling motorra erabiltzen duten kamioietarako hozte eta berotze sistemak. Kongresuan aurkeztu diren espereintzietako batzuk baino ez dira, etorkizunean stirling motorrak izan ditzakeen erabileren erakusgarri.