Transkripzioa ikusi [+]
Kaixo, Susana Rodriguez-Couto naiz, Ikerbasque ikerketa-irakaslea eta, Donostiako CEITen lan egiten dut.
Entzimak ekoizten ditut ingurumen-kutsatzaileen degradazioan erabiltzeko. Lanerako erabiltzen ditudan entzimak usteltze zuriko onddo batek sortzen ditu eta hildako zuhaitzen egurrean hazten da.
Usteltze zurikoa deitzen da egurraren lignina degradatzen duenean orban zurixka batzuk uzten dituelako, egurraren zelulosa agerian uzten duelako.
Adibiez, ehungintzak sortzen dituen efluenteak garbitzeko erabil daiteke; kutsatzaileak ken ditzake edo gutxiago kutsatzen duen gairen batean bihurtu. Entzima erabat ekologikoa da katalisia egiteko oxigenoa besterik ez duelako behar eta azpiproduktu bezala ura besterik ez duelako sortzen.
Gaur egun ez da erabiltzen nahiz eta laborategi-eskalan eta proba-instalazioetan oso emaitza onak lortu diren. Arrazoia da oso ekoizpen kostu handiak dituela eta ez dela kantitate handitan lortzen.
Zuhaitz japoniar batean 1800. urtea pasata aurkitu zen, baina ez zitzaion kasu handirik egin. Eta duela urte batzuk bat-batean entzima erabiltzeari ekin zioten, jakin zutenean oxigenoa besterik ez zuela erabiltzen eta aurkitu zutenean erredox potentzial askoz handiagoko sutantziak degrada zitzakeela pisu molekular txikiko konposatuak erantsiz gero.
Zientziak gustatzen zitzaizkidalako kimika ikasi nuen, industria-kimika espezialitatea. Kimikaren beste adar batzuk baino aplikagarriagoa zirudien, industrian lan egitera zuzendua zegoelako. Baina gauzak beste era batekoak izan ziren. Gaur egungoa bezain bestekoa ez, baina hura ere krisi garaia zen, ez zen erraza lana aurkitzea eta lan eskasia ikusita, berriro ere ikasteari ekitea erabaki nuen. Doktoretza egiten hasi nintzen, eta katigatuta geratu nintzen, oso gustatu zitzaidan eta ikerketan aritzea erabaki nuen.
Nire ustez gizarteak pentsatzen du, bai, guk egiten duguna garantzitsua dela eta gizartearen ongizateari lagun diezaiokeela. Baina Estatuaren finantziazio handiagoa beharko litzateke. Beste herrialde batzuekin alderatuz gero, ez da ezer inbertitzen. Horren adibide argia Finlandia da. Krisi sakon bat pairatu zuen eta ikerketa eta garapenean inbertitzen hasi zenean krisia gainditzen hasi zen. Eta gaur egun oso ondo dagoen herrialde bat da. Ikerketan gehiago inbertituz gero, teknologia berriak asmatuko lirateke, jakintza berria sortuko litzateke eta luzera lanpostu berriak sortuko lirateke. Etorkuzunari begirako apustua izango litzateke.
Oso saiatua izan behar da, pazientzia handia eta lanerako gaitasun haindia izan behar da. Egunean egotearia lanordu asko eskaini behar zaizkio. Lortutakoaz erabat ziur egoteko, emaitzak askotan egiaztatu behar dira. Eta litekeena da emaitza jakin bat lortzea erabaki eta lehenengo saiakeran ez erdiestea. Emaitzak lortu arte, ekin eta ekin aritu behar izaten gara. Baina beste lanbide batzuk ere eskakizun handikoak dira, medikuena esaterako. Haiek ere eguneratu egin behar izaten dute.
Lanaren alderik txarrena da finantziazioa lortzeko proposamenak idaztea, eskean ibili behar izatea. Gainera horrek denbora asko eskatzen du. Hilabeteak eman ditzakezu proposamen bat idazten, azkenean finantziaziorik ez lortzeko eta ikerketaren beste alor batzuk lantzeari kendutako denbora da hori.
Atsegin dudan zerbaitetan lan egin ahal izatea da gehien gustatzen zaidana; independentzia dut, sortzailea da eta ordutegi malgua ere badut.
Susana Rodríguez
2013/05/20
Ikerbasque ikertzailea da eta CEITen lan egiten du, industriatako urak garbi ditzakeen entzima batekin.
Embed kodea: