Zirkuitu elektronikoak ederrak dira. bere modura. Atea direla esatea asko esatea izango da beharbada. Baina bai izan daitezkeela arte sortzeko abiapuntu egokia. Hau Arduino plaka bat da, hardware libreko plataforma bat, eta gela honetan artea sortzeko erabiltzen dute. Zirkuituak, plakak, soldagailuak, programatzeko pantailak… ez du ematen Arte Ederren fakultatean gaudenik, baina halaxe da.
PATXI ARAUJO; interaktibitate gelako irakaslea:Hemen egin ditzakegu performanceak, mappping-a, argiekin edo proiektatzen diren irudiekin jolastu.
IÑAKI LETURIA; Elhuyar:Atzean duguna ez da margolan bat, ez?
PATXI ARAUJO; interaktibitate gelako irakaslea:Ez, hau da guk erabiltzen dugun softwarea,programatu ahal izateko istorio horiek guztiak, nahi baldin baduzue erakutsiko dizuet zer egiten duen. Arduinoa dago konektaturik ordenagailuari eta argi-sentsore bati, eta eramaten dugu eremu akustiko batera. Entzuten dugun hau da sentsoreak ematen duen neurria, frekuentzia jakin batekoa.
IÑAKI LETURIA; Elhuyar:Hau da argia soinua bihurtuta.
PATXI ARAUJO; interaktibitate gelako irakaslea:Bai, ulertzeko. Ordua ematen badiogu argia... Eman dezagun ni naizela “performer” bat, gauzak horrela eraldatzen dituena.
Inspirazio apur batekin, artelan baten edo arte-instalazio baten abiapuntua izan daitezke horrelako teknologiak.
Mapping-ak eta elkarrekintzak bat egin dute instalazio honetan. Mapping- aren teknika ezaguna egin da azken aldian. Eraikinen edo eta edozein bolumenen formei egokituz egiten diren proiekzioak dira. Kasu honetan, letra segidak agertzen dira leihotxo moduko zuloetan.
IKASLEA:Mapping estatiko batera baino mapping interaktibo batera bideratu dugu lana, soinua datu bihurtzen dugu eta datuak antolatzen ditugu nahi ditugun balioak aldatzeko moduan eta orduan kasu honetan audioarekin dugun proiekzioaren kolorea edo indarra areagotu edo kendu egiten du.
IÑAKI LETURIA; Elhuyar: Hau da soinuaren ezaugarriek aldatzen dute mapping hau.
IKASLEA:Hori da, errealitateak aldatzen du proiekzioa bera, ez dago aurre programatua zer proiektatuko den.
Eta orain, itxi begiak eta eskura badituzue, jantzi entzungailuak. Entzuten dituzuen hauek ere artelanak dira, soinu-paisaiak deitzen diete sortzaileek. Honekin grabatuta daude: ez dira eskulturak, mikrofonoak dira, mikrofono binauralak. Teknopolisen atera izan ditugu aurretik: igogailuetan soinuaren kalitatea neurtzeko erabiltzen diren tresnak dira. Egiten dutena da, soinua, gizakiak entzuten duen moduan jaso, belarrien lekuan dituen mikrofonoei esker. Ezkerreko belarriak eta eskuinekoak desberdin jasotzen dute soinua, bai denboran bai intentsitatean.
Hala, ikasgai honetan, ikasleek egiten dutena da bakoitzak bere burua eraiki; belarriek ere egilearenak bezalakoak behar dute izan. Buru-mikrofono horrekin soinu-paisaia bat sortzen dute eta gero entzuten duenak, soinu esperientzia berbera izatea da asmoa.
MIKEL ARCE; irakaslea: Grabazio binaural bat entzungailuetan entzunda soinuak inguratzen gaituela ematen du, soinua bizitzen ari garela. Hala gertatzen zait ikasleen lanak zuzentzen ditudanean, entzuten dudana eta gertatzen dena nahasten ditudala eta atzera begiratu behar dut egi den ala grabazioa den jakiteko.
Sofwarea da giltza artearen adierazpen berri askotan. Enrike, ikerlaria eta saileko informatika aholkularia da nolabait: bere egitekoa da ikasleei erreminta hauek gerturatzea. Bloketan bildu dituen komandoak eta aginduak elkarrekin lotuz errazagoa da nahi den emaitza lortzea. Ikasleek piezekin jolastu baino ez dute egin behar.
ENRIQUE HURTADO; ikertzailea:Objektu hauen bitartez, kasu honetan, soinu hau manipula dezakegu, bere anplitudea, kolperik duen … eta hori guztia sentsore bat balitz bezala erabili dezakegu, mikrofono bat medio, instalazio batean. Adibidez, txalo eginez edo altuago hitz eginez, ahotsaren bolumenarekin, bideo baten parametroak aldatu, argiak piztu, motor bat martxan ipini eta abar.
Eta zer egin daiteke sofware horrekin? Hona hemen adibide batzuk.
JOSU REKALDE; Arte Ederretan katedraduna:Hemen egiten duguna da webcamak hartzen duen X eta Y posizioak erabili, nire eskuaren irudiaren pixelak, eta horrekin egiten dugu scratch bat bideoan, DJ bat izango bagina bezala, bideoa alde batera edo bestera mugituz.
Eta hori posible egiten duen programazioa da hauxe. Beste adibide honetan ere webcama da ikuslea artelanaren partaide bihurtzeko bidea. Kamerak jasotzen duen irudia hirukoiztuta bueltatzen du pantailan baina ez denbora berdinean, atzerapenarekin baizik. Efektua bitxia eta nahasgarria ere gerta daiteke.
JOSU REKALDE; Arte Ederretan katedraduna:Orain arte tradizionalki eduki ditugu material batzuk sortzeko pintura edo eskultura, baina orain ditugun materialak dira ikus-entzunezkoen eta tresneria elektronikoaren mundutik datozenak, horrekin lortzen dena da beste abiapuntu batetik hastea gure sorkuntza, ez bakarrik sortzaile edo ikusle pasibo bati zuzentzea, baizik eta ikusle aktibo bati.
Kasu honetan, arte-instalazioa eraikitzeko oinarria Kinect izeneko bideojokoetan erabiltzen den sentsore hau da. Gailuak berak eraikitzen duen munduan gertatzen da dena. Argi infragorriaren bidez, puntuz osatutako errealitate birtual bat marrazten du eta errealitate horretan teklatu bat sortu du Patxik.
PATXI ARAUJO; interaktibitate gelako irakaslea: Nola gauden pantailaren beste aldean, han eraiki dezakegu beste mundu bat.