Airearen kalitateari begiratuz gero, diesel batek eta txita batek gauza bat dute komunean: partikula finak igortzen dituztela airera. Hau da, konposatu organikoz edo metal astunez osatutako partikula txiki-txikiak.
Marina Camatini,
Polar Research Centre, Milán, Italia
Arnasa hartzean biriketan sartzen dira partikula finak. Airean doazenean partikula horiek birika barruraino sartzen dira, biriken epitelioraino.
Off
Poluzioak eragina du giza gorputzean. Partikula finek narritadurak, arnasketa-arazoak eta gaixotasun kardiobaskularrak eragin ditzakete.
Alberto Pesci,
San Gerardo Ospitala, Monza, Italia
Asma eta bronquitis kronikoa bezalako gaixotasun kronikoak areagotzea ekar dezakete. Datu batzuen arabera, birikietako minbizia-kasuak ere gehitu egiten dira. Bihotza izaten da beste biktima, zain guztiekin batera.
Off
Begiratu ditzagun Italian matrikulatutako autoak. Milan poluzio handiko hiria da. Hiri gunean eta inguruetako errepideetan dabiltzan autoak dira arrazoietako bat; bestea, berriz, geografía. Izan ere, Milan eta Lombardia osoa, Arro batean daude kokatuta. Horrek esan nahi du auto-ilarak eta smog-a egunerokoak direla. Beraz, airearen kalitatearen eta ibilgailuen arteko lotura begibistakoak dira.
Off
2008tik Lombardian 1.000.000 diesel-ibilgailu baino gehiago dira ibiltzeko debekua dutenak. Aurreko belaunaldiko dieselak dira, motor kutsatzaileagoa dutenak. Sei hilabetez, urria eta apirila bitartean, astean zehar ibiltzea galerazia dute.
Maurizio Gualtieri,
Milanoko Unibertsitatea
Aurreko belaunaldiko diesel motorrek, Euro 0,1,eta 2ak adibidez, kilometroko partikula fin asko sortzen dituzte. Diesel motorren garapenak eta partikula finak ezabatzeko teknologiaren garapenak, DPFa eta partikula-iragazkiak besteak beste, Euro 4 ETA 5 motorretan askatzen den partikula finen kopurua gutxitzea eragin dute.
Off
Diesel partikulentzako iragazkiak instalatzea, Lombardiako gobernuaren gomendioetako bat da ibilgailuen ingurumen eraginkortasuna areagotzeko. Ez bakarrik autoentzat, baita garraio publikoarentzat ere. Hemen, Milango autobus-geltokian mekanikariek ihes-tutu zaharrak berriengatik ordezkatzen dituzte, partikulentzako iragazkiak barne. 2.000 autobus baino gehiago berriztuko dituzte horrela.
Gian Luca Gurrieri
Lombardiako gobernua
Autobusen kasuan, garrantzitsua da partikula-iragazkiak jartzeko gai izatea. Izan ere, autobusak garestiak dira eta asko kutsatzen dute; iragazkiak aldiz, merkeak.
Off
Lombardiako gobernuaren eraginez, gidariak erregai garbiagoak erabiltzen hasi dira. 130en bat gasolindegietan metano-pumpak daude, eta beste 400etan petrolio gas likidotua, PGL izenez ezagutzen dena.
Azken bi urteotan metanoz eta hidrogenoz osatutako erregai berri bat ere aritu dira probatzen.
Martino Palermo
Erregai Banatzailea
Ohiko erregaiek suspentsioan dauden partikulak askatzen dituzte, nitrógeno oxido, eta karbono dioxidoa. Hiru horiek dira errekuntza-motorren kutsatzaile nagusiak. Metanoarekin eta likidotutako gasarekin, partikulak ia desagertu egiten dira, CO2a %30 murrizten da, eta nitrógeno oxidoa %10.
Off
Milan hirigunea, puntako ordua, hiriaren gune historikotik metro batzuetara. Hala ere, lasaitasuna da nagusi. Bide-seinale hauek dira nolabait lasaitasun horren arrazoia. Ohiko erregaia darabilten ibilgailuek, 5 euroko kuota ordaindu behar dute C gunean sartzeko.
Bruno Vilavecchia,
Mugikortasuna Milán, Italia
Milanera iristeko saihesbideetan dauden 43 ate elektronikotan oinarritutako sistema da. Ateetan dauden kamerek ibilgailuen matrikula irakurtzen dute. Ordaintzen ez bada, gidariei isuna iritsiko zaie, artxibategi-sistema baten bidez.
Off
Ondorioz, Milaneko airean partikula fin gutxi dago. Umeek, haurdun dauden emakumeek eta adineko pertsonek jasaten dute partikula finekin zerikusia duten gaixotasun gehien. Orain lasaiago daude. Lehen inguru honetan 130.000 ibilgailu ibiltzen ziren egunero; orain, 80.000.
Herbehereak. Berdea da nagusi hemen, eta paisaia idilikoa da. Hala ere, airearen kalitatea kezka-iturri da hemen, herrialde txiki honetan elkarren ondoan bizi dira 17 milioi pertsona milioi eta erdi behi, 12 milioi zerri, eta 100 milioi txita.
Off
Hemen oilaskoak hazten dituzte. Herberehetan nekazaritza eta aberen hazkuntza, dira partikula finen igorle nagusiak, garraoiarekin eta industriarekin batera. Horregatik garrantzitsua da partikulei eraikin barruan eustea. Kasu honetan, ionizazio bidez lortzen dugu: kable hauek 30.000 volteko korrontea daramate, eta imana balitz bezala erakartzen dituzte partikulak.
Twan Colbers,
Farmer, Kessel, Países Bajos
Orain ukuiluan ia ez dago hautsik, txitak bost egun besterik ez dituztelako. Ikuiluak oraintxe garbitu eta berrantolatu ditugunez, ia ez dago hautsik, hormetan bizpahiru-milimetro hauts besterik ez.
Off
Etxaldeak gero eta handiagoak dira. Abereentzako eraikinak handiak dira eta etengabe azpiegitura berriak gehitzen zaizkie. Txerri etxaldea. Abereen gorotzak desegin ahala, amoniakoa askatzen dute, inguruko ibilguak kutsatzen dira eta alga gehiegi sortzea eragiten du. Gasa gizakientzat ere kaltegarria da.
Karin Groenenstein,
Wageningen UR Pecuarias, los Países Bajos
Amoniakoarekin lortu ditugu emaitza onenak. 90eko hamarkadako 300 kilotonatatik 100 kilotonara jaitsi gara. Hori izan da gure arrakasta handiena.
Off
Egitura beltz eta handi honek asko murriztu ditzake amoniako emisioak. Aire-garbigailua da. Abereak dauden eraikineko airea iragazki honetatik pasarazten da. Emaitzak ikusgarriak dira: amoniako kontzentrazioa % 85 gutxitzen da, usain txarrak % 77 eta partikula finak, azkenik, % 75.
John Houben,
Director, Inter Continental, Ysselsteyn, los Países Bajos
Etorkizunean airea berrerabili nahi dugu. Horrek esan nahi du irteten den guztia garbitu behar dugula. Airea berregokitu eta ikuiluan sartu behar dugu. Horrela atmosferara igortzen denak ez du ez birusik ez eta bakteriorik ere. Horrela, hegazti-gripea edo antzerako gaitzak ezin dira barreiatu. Abantaila handia da hori gizakiontzat, ez digute-eta eragingo.
Off
Etxalde esperimental honetan ere, etorkizunean pentsatzen ari dira. Txerri-simaurrarekin ari dira lanean, hainbat helbururekin: kutsatzaileen emisioak gutxitu, airearen kalitatea hobetu, eta nekazariei irtenbide komertzialak eskaini.
Daan Somers,
Gestor de la Innovación Pigs Centre, Sterksel, los Países Bajos
Simaur-potoekin ari gara probak egiten. Hobian jartzen ditugun sistemak dira, simaurra batu eta bereizteko. Simaurra hoztu egin daiteke, eta amoniako emisioak gutxitu. Ikuilu honetan simaur-zintak probatzen ari gara. Hobian daude. Amoniako emisioak gertatu baino lehen simaurra kentzen dute.
Voz en off
Simaur gehiegi sortzen bada arazoa kontrolateko sistemak probatzen ari dira baita ere. GPSan oinarritutako honi esker, simaur gehiegi pilatu baino lehen agertuko da kamioia. Airearen kalitatea zaintzeko teknologia berriak egiten ari diren biearen adibide dira.