Trenen teknologiaren hurrengo geltokia
2021/06/05
Ia 80 urteko ibilbide luzea du Talgo enpresak. Alejandro Goicoechea elorriotarrak eta Jose Luis de Oriol eta Uriguen bilbotarrak asmatu zuten trena, eta batik bat, gurpil independiente gidatua, aitzindari izan zen. 2021 honetan, berrikuntzaz beteriko Europako abiadura handiko trenik zabalena aurkezten du Talgok, AVRIL deiturikoa. Orduko 330 km-ko abiadura hartuko du, teknologia aurreratuena eskaintzen du eta Arabako Ribabellosako fabrikan ekoizten dute.
Embed kodea: