Iñigo Cadarso (Bidegi) Kortea, tuneletako planoen gainean, ikuspegi eta datu orokorrak. (1’30’’)
Tunelak dagoeneko Deskargako bi magaletan zabalik badaude ere, Zumarraga aldetik Antzuolako aldera joango gara autoz, sarbidea errazagoa da-eta.
Itxaso Mariscal (Eptisa) Kortea: Tunelera sartu baino lehen, geologoen eginbeharraz horrelako lanetan, eta sarrerara.
Langileek, langileen lanak eta zaratak egin digute harrera.
Tunel hauek zulatzeko, hondeamakinak eta leherkariak erabili dira, baina hemen ez dago horren arrastorik. Izan ere, tunelaren alde honetan lanak aurreratu samar daude, hormak hormigoiz hartzeraino. Hormigoiak zigilu funtzioa betetzen du batetik, zulatzean sortutako juntak estaliz eta harkaitza finkatuz. Bestetik, eraztun forma hartzen duenez, harkaitzen karga jasateko laguntzen duen xafla bihurtzen da.
Itxaso Mariscal (Eptisa) Kortea: Estaldura zertarako egiten den, nola, estaldura-orgaren erabilera…
Estaldura-orgaren eta hormaren arteko hutsunea hormigoia proiekatuz betetzen da. Hormigoi berezia da, erresistentzia handiagoa eransten dioten zuntzez egina.
Estaldura-orgaren inguru garbi eta zabala utzita, tunelean barrena goaz.
Puntu honetan buloiak jartzeko lanean ari dira, Jumbo makinaren bidez. Tunel hauetako lanetan horrelako bi makina erabili dituzte.
Buloiak tunelaren euste-sistemaren parte dira. Harkaitzak irrist egitea saihesten dute eta trinkotasuna ere ematen diete.
Kasu honetan, konprimatutako uraren bidez lotzen dituzte harkaitzera. Jumboak egindako zuloetan sartu eta presio handian igorritako urarekin, zuloan ireki eta arroka heltzen dute.
Hormen isolamendu-lanak egite ari diren gunera iritsi baino lehen, segurtasun irteerak ere ikusten ditugu. Izan ere, bi tunelak elkarrekin lotuta daude.
Itxaso Mariscal (Eptisa) kortea: Isolamenduaz.
Tunelak berdina dirudien arren, sekzio batzuetan, txarrenetan, hormigoiaz eta buloiez gain, sostengua hobetzeko, zertxak ere jartzen dira, hau da, hormari eusten dioten arku formako pieza metalikoak.
Kanpoan ere, makinek-lanean dihardute, ezponda egiten ari dira. Izan ere, tunela ez da bakarrik zuloa, sarrera-irteerak ere segurtasunez egokitu behar dira.
Tuneletik irten behar izan dugu. Izan ere, tunelaren goialdeko eta behealdeko lanak aldi berean ikus daitezkeen tokira gerturatu nahi dugu; horretarako, ordea, kanpora atera behar dugu, une honetan soilik alde batetik daudelako ikusgai.
Itxaso Mariscal (Eptisa) kortea: Avance eta destroza
Bi tuneletan dauden lau larrialdi-irteeretako bat hartuta, ilunetatik argirantz goaz. Tunelaren alde honetan dagoeneko drenatza-sistemak jarrita dauzkate, argi-indar eta segurtasun-sistema guztietarako hodieria, eta baita oinezkoen mailan egongo den espaloia ere. Gauzak ondo bidean, datorren urteko udaberrirako Deskargako tunelak bukatuta egongo dira. Gu iritsi gara tunelaren amaierara!