Zaila da gure bizitza ordenagailu gabe irudikatzea. Bazter guztietara zabaldu dira, eta gure egunerokoan ia edozertarako erabiltzen ditugu. Eskaintza, gainera, handituz doa: tabletak, ordenagailu eramangarriak, adimendun telefonoak,...
Baina guzti horien aitzindaria bat da: “Turing-en makina unibertsala”, 1936an Alan Turingek proposatutakoa . Turingen makina makina ez zen benetako makina, maila teorikoan garatu zuen ideia bat baizik, aginduak jasota, edozer egiteko gai dena.
JESUS:
Esan dezakegu, Turing gure bizitzan sartu dela espero dezakegun zirrikitu guztietatik ezta?
Ikusten dugu bere ideia sartuta dagoela egungo elektronikako ia gailu guztietan.
Zer ikasi da? Noski, ikasi da nolabait materia hobeto maneiatzen, menperatzen. Adibidez, hartzen badituzu mugikorrak, zer aldatzen da gehienbat? Ez da barnean gertatzen dena. Aldatzen da gehienbat, adibidez, haiekin elkarrekintza izateko aukera. Adibidez, agertu ziren pantaila taktilak, eta bueno! Kriston iraultza! Hori ezberdina da. Hori ez da prozesamendua.
Orduan batez ere hori, kanpoko geruzetan ikusiko ditugu nolabait oraindik liluratzeko asmakizun berriak; baina muinean dagoena, azken finean, beti printzipio bera aplikatzen da.
Garai hartan, 40ko hamarkadan, bazeuden makinak, baina ekintza bakarra egiteko gai baino ez ziren. Batuketak egiteko diseinatua izan zenak, soilik batuketak egin zitzakeen. Biderketak egiteko diseinatutakoak, biderketak baino ez. Kortxoak jartzeko beste makina bat behar zen, kotxeak egiteko beste bat, ...
Baina Turingek hankaz gora jarri zuen ideia hori, eta makina bakarra erabilita gauza ezberdinak egin ahal izatea proposatu zuen. Agindu eskema ezberdinak erabiltzean zegoen gakoa, programazioan. Hala, abian zen informatika modernoaren oinarria.
JESUS:
Nahi baduzu makina bat ardoa sartzen duena botiletan eta kortxoa jartzen diona, behar duzu diseinu bat. Eta beste makina bat kotxeak eraikitzeko, beste bat. Baina informazioarekin Turingek aurkitu zuen posible zela makina bera erabiliz, bakarrik aldatuz agindu eskema, gauza ezberdinak egiteko gauza izatea. Hori da gaur egungo konputagailuetan ikusten duguna, ematen du ez daukatela mugarik, edozer programa daitekeela.
Hori deskubritu zuen, eta diseinatu zuen horren bidez egin daitekeen makina minimoa. Horri deitu zion “makina unibertsala”; beste makina guztien portaera simulatzeko edo errepikatzeko gauza zena.
Hain zuzen ere, horrelako bi makina eraiki dituzte informatika fakultateko 2.mailako ikasleek.
Bata, logikoa. Bestea, aldiz, fisikoa.
IKER:
guk horren eraikitze grafiko bat bezalakoa egin dugu. Ordenagailuen bidez pantaila asko jarri ditugu eta hor irudikatu nolakoa izango zen.
AXEL:
Turingek proposatu zuen makinak behar duena da lektore bat eta idazteko bat eta gero zinta bat.
IKER:
Gero besteek egin dute, gaztelerako taldekoek, Legoko piezak erabilita Turingen makina fisikoki diseinatu.
IKER:
Gauza batzuk egiteko ondo, baina beste batzuetan arazoak izan ditugu, eta ez genekien arazoa nola... zein izango zen. Lortu dugu, azkenean, baina buruhauste asko ekarri dizkigu.
AXEL:
Problema asko izan genituen sinkronizazioarekin adibidez, oso zaila zelako jakitea zein makinak ... zenbat kostatuko zitzaion mugitzea. Ez dakit, agian makina batek segundo bakar batean egin dezake eta beste batek bi segundo behar ditu. Orduan sinkronizazio hori lortzea zaila izan zen.
IKER:
Ordutan ezin da kalkulatu, kontua galtzen baitut. Baina arratsalde asko eta ordu asko eman ditugu; baina oso ondo pasa dugu ere bai.