Urmael bat ikasgela bihurtuta
2025/04/05
Basoak, belardiak, urmaelak... kanpo-espazioak hezkuntza baliabide oso onak izan daitezke eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusiaren proiektu batek hori aprobetxatu nahi du. Gasteizko Errekabarri ikastetxera joan gara, ikasleek hango urmaelean zer eta nola ikasten duten ezagutzera. Hezkuntza-proiektu berritzaile honen parte dira Aranzadi, Neiker eta Euskal Herriko Unibertsitatea ere.
Embed kodea: