GUILLERMO ROA; elhuyar fundazioa: Zergatik erabaki zenuen matematika (geometria) azaltzea xaboi-burbuilen bitartez?
ANTON AUBANELL; bartzelonako unibertsitatea: Batzuetan ematen duelako matematikak bi dimentsioko ekosistema batean bizi direla; ekosistema horri arbela deitzen diogu. Eta, itxuraz, formulak besterik ez dira. Institutan, matematikari hirugarren dimentsio bat emateko modu bat bilatzen hasi ginen. Arbelari bizia emateko modu bat. Eta matematikaz betetako lekuak eta testuinguruak topatu genituen. Eta aurkitu genuen xaboi-burbuilena testuinguru ezin hobea dela, kosmos txiki bat delako, mundu txiki bat, oso berezia, eta matematikaz betea.
ANTON AUBANELL; bartzelonako unibertsitatea: Mundu horretan edertasuna eta matematika elkarrekin daude.
ANTON AUBANELL; bartzelonako unibertsitatea: Gironako institutu batean hasi ginen, Palomera izenekoa, Blanesen. Hiruzpalau irakasle ginen, eta gogo handia genuen matematika biziago batzuk egiteko. Esperimentu gehiagorekin. Eta burbuilak aurkitu genituen.
Izan ere, Aubanellek xaboi-burbuilak bihurtu ditu aitzakia perfektua geometriaz hitz egiteko. Burbuilak eskuan ematen ditu hitzaldiak. Azkena, Beasainen Lemniskata taldeak gonbidatuta eman zuena.
ANTON AUBANELL; bartzelonako unibertsitatea: Nolabait, xaboi-burbuilak handitu egin ziren. Gure kontakizuna handitu zen. Uste dut matematikak liluragarria direla, eta oso erraz bihurtzen zara zalea.
ANTON AUBANELL; bartzelonako unibertsitatea: Zer da? Xaboiak matematika dakiela? 120 graduko angelu perfektuak egiten al daki? Begira: angelu hau, hau eta hau, zehazki 120 gradukoak dira. Kontua ez da xaboiak matematika badakienik, baizik eta matematikak xaboia daki. Matematika tresna ezin hobea da xaboiaren jokabidea interpretatzeko. Fisikariek honi Mercedes efektua deitzen diote. Logo perfektua da. Argi eta garbi ikusten ditugu planoen konfigurazioa; ertz hau eta hau lotzen dituzten planoak dira. Hau eta hau eta bi oinarriak. Denak gainazal txikienaren bidez lotuta. Hori da xaboiaren abentura.
Hala ere, xaboiaren abentura erraz puskatzen da. Hain zuzen, burbuilek ahalik eta gehien irauteko, Aubanellek ez du xaboi hutsa erabiltzen. Bere nahastearen % 60a ura da, % 30a xaboia, eta, gainerakoa, glizerina, burbuilaren paretako ura hain erraz lurrundu ez dadin.
ANTON AUBANELL; bartzelonako unibertsitatea: O! Begira zer polita! Ikus dezagun. Hori kirurgia plastikoa da. Begira zer polita! Eta nolako istorioa dagoen forma horren atzean. Forma horren atzean, oktaedroaren hamabi ertzak gainazal txikienarekin lotzearen abentura dago. Forma eder hau, hiru diemntsioko diamante bat bezalako hau, hamabi ertzak gainazal txikienarekin lotzen dituen forma da. Ederra, e?
ANTON AUBANELL; bartzelonako unibertsitatea: Zer polita, ezta? Nik xaboiarekin elkarren arteko sedukzio-joko bat dut. Ez dakit nik xaboia seduzitzeko gauza naizen, baina xaboiak ni seduzitzen nau.
Geometria horiek oso erabiliak dira arkitektura modernoan berez egonkorrak diren egiturak diseinatzeko
ANTON AUBANELL; bartzelonako unibertsitatea: Zuzen batzuk lotu nahi baduzu, adibidez, karpa baten bitartez, ahalik eta oihal-kantitate txikiena erabilita, xaboiari galdetu. Xaboia zuzen horietatik pasako da ahal den gainazalik txikena osatuta.
Horrela diseinatu zuten, esate baterako, Günther Behnisch arkitektuak Municheko estadio olinpikoa 1972ko jokoetarako.
ANTON AUBANELL; bartzelonako unibertsitatea: Municheko estadio olinpikoaren estalkien forma bera izango luke xaboiak, euskarri- eta lotura-puntu jakin batzuetatik pasaraziko bagenio. Gironako ikasle batek batxillergoko lan batean estadio olinpikoaren maketa bat egin zuen. Hari hutsarekin egin zuen, eta xaboitan murgildu eta ateratzen zuenean, estalkiak osatzen ziren. Alegia, xaboiak igeltseroen lana egiten zuen.