Zein da lehen mugikorra emateko adin egokia?
2025/06/14
Gurasoen artean ohiko hizketagai bihurtu da noiz emango dieten lehen mugikorra seme-alabei. Altxa burua ekimenaren bueltan, gurasoak elkartu egin dira gaiari erantzun kolektibo bat emateko: lehen mugikorra emateko adina adostea. Miren Ros ekimen horretako koordinatzaileetako bat da, eta gaurkoan Adunako Herri Eskolara etorri da bertako gurasoek antolatutako sentsibilizazio-saio bat ematera.
Embed kodea: