2018/10/13
Zaintza, alerta eta laguntza dira, besteak beste, Arabako Parke Teknologikoa egoitza duen Zibersegurtasun Euskal Zentroaren egitekoak. Horretarako, gertutik jarraitzen dute sarean gertatzen dena, zibergaizkileen erasoren bat gertatzen denean erantzuna ahalik eta azkarrena izan dadin. Eta erasoak, izan, badira: ia 2000 egunero Euskal Autonomia Erkideagoan.