Zibersegurtasuna, etorkizunerako ikasgai

2023/06/17

4.0 industrian makina guztiak sarera konektatuta daude, eta zibereraso batek galera handiak ekar ditzake. Galdakaoko Andra Mari zentroan duela bi urte hasi ziren zibersegurtasuneko espezializazio-ikastaroa ematen, eta Tknika, Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko zentroa, izan dute bidelagun. Zaintza teknologikoa, sentsibilizazio-kanpainak eta trebakuntza berezia eskaintzen diete, etengabe aldatzen ari den arlo horretan egunean mantendu daitezen.
Embed kodea: