PRIBATUTASUN-POLITIKA
Pribatutasun-politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN-POLITIKA”) arautzen du, oro har, ELHUYAR FUNDAZIOAk (aurrerantzean, “ELHUYAR”) nola biltzen eta tratatzen dituen zure datu pertsonalak, zeinak ematen baitizkiguzu teknopolis.elhuyar.eus domeinu-izenaren bitartez irispidea duzun webgunearen (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) erabiltzaile zaren aldetik, WEBGUNEAren bidez une bakoitzean eskuragarri dauden zerbitzuak barne. Horretaz guztiaz gainera, kontuan hartzekoak dira atal, formulario edo WEBGUNEko zerbitzu batzuetan jasotako berariazko aurreikuspenak, zeinen bidez informazioa ematen baitzaizu, eta, hala badagokio, adostasuna eskatzen.
ELHUYARek eskubidea erreserbatzen du PRIBATUTASUN-POLITIKA aldatzeko, lege-, jurisprudentzia- edo administrazio-eskakizun berriei eta WEBGUNEAren bidez une bakoitzean gauzatuko diren jarduerei erantzutearren, zure eskubideak eta interesak kontuan izanda beti.
ELHUYARek, betiere, PRIBATUTASUN-POLITIKAra irispidea izateko baliabide tekniko guztiak emango dizkizu, datu-babeseko araudian jasotzen diren informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.
Zure datuen tratamenduaren arduraduna ELHUYAR FUNDAZIOA da, helbidea: Zelai Haundi kalea 3, Osinalde industrialdea, 20170 Usurbil. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen erregistroan inskribatua, F-134 zenbakiarekin eta G20780896 IFK-zenbakia duena.
PRIBATUTASUN-POLITIKAri edo zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan goian adierazitako helbidean edo helbide elektroniko honetan: datuensegurtasuna@elhuyar.eus.
ELHUYARen lantzen ditugun datuak zuregandik lortu ditugu, bide hauetatik: (i) WEBGUNEAn nabigatzean bete dituzun formularioak; edo (ii) kontsultarako mezu elektroniko bat bidalita.
Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak baldin badira, ziurtatzen duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN-POLITIKA jakinarazi diozula, eta haren baimena jaso duzula ELHUYARi datuok emateko, aurrerago zehazten diren helburuetarako.
Horretaz gainera, jakinarazten dizugu zure sare sozialetako datuak balia ditzakegula ELHUYARek sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bidez, betiere sare sozial bakoitzean zehaztutako baldintzetan.
ELHUYARen tratatzen ditugun datuak zuk WEBGUNEAn nabigatzean eman dizkiguzun datuak dira, zurekin harremanetan jartzeko eta/edo posta elektronikoaren bidez formalizatzeko erabiltzen ditugun formularioen bidez emanak.
Zehazki, ELHUYARen kategoria hauetako datuak tratatzen ditugu:
Helburu hauek ditu zure datu pertsonalen tratamenduak:
Tratamenduaren oinarria zure adostasuna denean, edozein unetan eta doan erreboka dezakezu adostasun hori, 7 atalean zehazten den moduan.
Hirugarren hauei jakinarazi ahal izango dizkiegu zure datuak:
Oro har, datuak tratatzeko adostasuna ezeztatzen ez duzun bitartean edo datuak ezerezteko eskatzen ez duzun bitartean gordeko ditugu, bai eta ELHUYARen legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa den denboran ere.
Kasu guztietan, ELHUYARek baditu datuak arazteko barne-politikak, bere esku dituen datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatzeko; beraz, litekeena da jaso ziren helbururako beharrezkoak edo egokiak ez direnean ezereztea.
Datuak babesteko araudiak zure datu pertsonalen gaineko eskubide batzuk aitortzen dizkizu, tratamenduak irauten duen bitartean baliatu ahal izango dituzunak. Hauek dira eskubideak:
Emandako adostasuna edozein unetan atzera botatzeko eskubidea duzu, baina horrek ez dio eragiten baimena atzera bota aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.
Eskubide horiek baliatu ahal izango dituzu idatzizko eskaera bat bidalita ELHUYARi 1 atalean adierazitako helbidera edo mezu elektroniko bat helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna@elhuyar.eus.
Zure eskubideak baliatzean gogobetetzen ez bazara, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu datuak babesteko agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia). Harekin harremanetan jartzeko, ikusi webgunea: www.aepd.es.
ELHUYARek konpromisoa hartzen du konfidentzialtasun osoz eta sekretu-betebeharra betez tratatzeko erabiltzailearen datu pertsonalak, datuak babesteko araudian ezartzen denarekin bat. Horretarako, behar diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartuko ditu zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak kontuan izanik.
Halaber, jakinarazten dizugu ELHUYARek cookie-politika bat ere baduela. Esteka honetan dago eskuragarri.