2016/12/02
Ronda-Madrid-Mexico 2016 Zine Zientifikoaren Biurtekoak gaur arratsaldean jakinarazi ditu edizio honetako saridunak. Horien artean, iazko denboraldian Teknopolisek odolari eskaini zion saio monografikoak ASECIC Eugenio Tutor saria jaso du.
\r\nAntonio Grunfeldek zuzendutako "Basoaren sekretua" filmak jaso du, aho batez, ikusentzunezko lan onenaren saria. Gainerako kategorietan, Belgikan, Espainian, Txilen, Argentinan eta Frantzian ekoiztutako lanak saritu dituzte. Epaimahaia honako hauek osatu dute: Francisco Garci\u0301a Garci\u0301a, ASECICeko presidentea; Alessandro Griffini, IAMSeko presidentea; Teresa Cruz Sa\u0301nchez, Descubre de Espan\u0303a Fundazioko zuzendaria; Manuela Guti\u0301errez Ta\u0301bara, ASECICeko presidenteordea; Luis Miguel Rodri\u0301guez, ikus-entzunetan aditua, eta Irina Ibelikh, Moskuko Zine Jaialdiko produkzio-zuzendaria.
\r\nOdolaren bidea\r\n2015eko urtarrilaren 30ean eta 31n emititu zen Euskal Telebistan Teknopolisek odolari eskainitako saio monografikoa. Saio horretan,odolaren bideari erreparatu genion, odol-emaileetatik hartzaileetaraino doan bidea jarraituz. Bidearen erdigunean Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa dago, Galdakaon. Bertara iristen da, egunero, EAEn ematen den odol guztia, eta 24 ordu baino gutxiagoan irteten da bertatik azken produktua. Han prozesatzen da odola, han banatzen dira osagai nagusiak, han biltegiratzen da analisi guztiak gainditu dituela ziurtatzen den arte, eta handik banatzen da ospitale guztietara. Odol-transfusioen bihotzak nola funtzionatzen duen eta zer erronka dituen erakutsiko dute zentroaren zuzendari Miguel Angel Vesgaren eskutik.
\r\nOndoren, Donostiako Ospitalean izango da \'Teknopolis\', genetika sailean, eta han jakin dugu azterketa genetikoei esker gaixotasun batzuk eragiten dituzten gene zehatzak identifikatu daitezkeela, eta horrela gaixotasun berdin baten barruan dauden bariante ezberdinak ezagutu. Informazio horri esker, odolaren minbizietan esaterako, medikuek geroz eta tratamendu pertsonalizatuagoak egin ditzakete, eta gaixoen pronostikoa zehaztu. Izan ere, azken urteetan gaixotasunei aurre egiteko modua aldatzen ari da. Donostia Ospitaleko Genetika saileko Leire Otaoleak eta hematologia saileko medikuek azaldu dizkiete aurrerapen horiek eta beste asko