Automatizazioa metalak errazago birziklatzeko

2024/03/02

Metalen birziklatze-zentroetan, materialak edo txatarra identifikatu eta banatzeko funtzioa linean lan egiten dutenek dute. BRTA aliantzako Tekniker ikerketa-zentroak erakusle zirkular bat garatu du, prozesu hori guztia modu automatizatuan gauzatzeko. Helburua da birziklatze prozesuen eraginkortasuna hobetzea eta kutsatzeko arriskua murriztea, kalitate hobeko materiala lortzeko.
Embed kodea: