Baratzetik mahaira eta buelta
2019/02/16
Tknika, ikerkuntza eta berrikuntza aplikaturako zentroa arlo berri bat garatzen ari da biozientzia eta garapen jasangarriaren inguruan. Helburua ikastetxeen arteko harremanak sustatzea da, sarean lan eginez euren arteko sinergia sortu eta aprobetxatzeko.
Ekonomia zirkularraren lehenengo adibideak elikagaiekin lan egiten duten ikastetxeetan aurkitzen dugu. Nekazaritza eskoletan ekoizten dena, elikagaien transformazioko zentroetara eta ostalaritza eskoletara eramaten da, erabiltzeko. Sortzen diren hondakin organikoak, berriro ere nekazaritza eskoletako baratzetara itzultzen dira, konpost moduan. Horrela zikloa itxi egiten da eta beste bati hasiera ematen zaio.
Embed kodea: