Bateriak: etorkizuna orain hasten da
2021/05/22
Etorkizuneko bateriak izango dira iraupen luzekoak, merkeak, garbiak… eta helburu horiek lortzeko lanean ari dira erreportajean bisitatuko ditugun BRTA aliantzako zentroak: CICenergiGUNE, CIDETEC eta Ikerlan. Bateria-paketeen gaitasuna areagotuko duten material berriak, diseinu eraginkorrak edo kudeaketa adimenduna dira, besteak beste, egungo litiozko baterien teknologia hobetzeko erronka nagusiak.
Embed kodea: