Duela 15 urte, Alemania zen erreferentzia nagusia birziklapenaren arloan Europan. Handik etortzen ziren hemen ezinezkoak ziruditen irudiak. Gaur egun ere, Alemania bada erreferentzia arlo horretan, oraindik ere ahalegin handiagoarekin hondakin solido gehien birziklatzen dituen herrialdea baita. Europako gainerako herrialdeetan ere, birziklapenaren egoera asko aldatu da.
Datuetan eboluzio bat ikusten da. Baina irakurketa bikoitza dute datuek. Batetik, azpimarratu behar da birziklapenaren aldeko jarrera Europan. Lehen baino askoz ere hondakin solido gehiago birziklatzen dira. Baina, bestetik, ez dirudi Europar Batasunak 2020 urterako jarritako helburuak beteko dituenik, alegia, Europako herrialde guztiek hondakinen % 50a birziklatzeko eskatzen dutenak.