Azken aste hauetan Europak atmosferara igortzen dituen CO2 emisioak % 40 murriztea erabaki du, baina 1990 urtearekiko; eta, 2030. urterako berriztagarrien eragina % 27koa izatea adostu du. Akordioak talde eta erakunde ekologisten itxaropena zapuztu du. Izan ere, ekologisten iritziz energia berriztagarriek, 2030ean beharko den energia guztiaren erdira iristeko gaitasuna dute. Gainera, adierazi dutenez, emisioen murrizketa % 40an jartzea ez da nahikoa izango berotze globalari aurre egiteko.
Izan ere, aste honetan bertan NASAk 2013 tenperaturari dagozkion datuek baieztatu dutenez, berotze globala errealitatea dela. NASAren Espazio Ikerketen Goddard Zentroan egindako lanak erakusten du, iaz tenperatura globalaren bataz bestekoa 14,6 gradu celsius izan zela, XX. Mende osoko bataz bestekoa baino 0,6 gradu gehiago. 1880. Urtean hasi ziren jasotsen planeta osoaren tenperaturari buruzko datuak. Ordutik, 1998 urtea albo batera uzten bada, hamar urte beroenak XXI mendekoak dira, eta 2010 eta 2005 izan ziren beroenak.
Urte batek ez dauka zertan aurrekoa baino beroagoa izan, baina negutegi efektuko gasen maila dela-eta, ikertzaileek espero dute hamarkada batek aurrekoaren tenperatura gaindituko duela.
Negutegi-efektuko gasak, batez ere karbono dioxidoa, dira atmosfera hozten uzten utzi ez, eta aldaket klimatikoa eragiten dutenak. Giza jardueraren ondorioz, mota horretako gasen kopuruak gora egin du azken hamarkadetan.
Europarren akordiak inor konforme utzi ez badu ere, ibilgailuen zirkulazioari dagokionez azkenaldian CO2 emisioak murrizteko aurrerapenen bat edo beste egin izan dira.
Frantzian adibidez, ordainsari elektroniko sistema bat probatzen ari dira ordainlekuetan ahalik eta denbora gutxien igarotzeko helburuarekin. Sistemak bera gauza da jakiteko ordainlekua igaro behar duen autoa kobrantza elektronikoaren programan dagoen. Sistema horretan ez daudenei abixua pasatzen die, izena eman dezaten, eta dagoeneko sistema horretan daudenei, modu elektronikoan ordaintzen zaie, gelditu beharrik izan ez dezaten. Horrela, autoek ordaintzeko geratu beharrik ez dutenez, programaren bultzatzaileek espero dute erregai gutxiago kontsumituko dutela.
Lummen, Belgika. Ibilgailuek zenbat CO2 igortzen duten neurtzen dute toki honetan, bai gasolina daramatenenak eta baita diesel motordunenak ere. Ihes-tututik irteten den gasa harrapatzen du sistemak, eta neurtu egiten du. Horrela zenbat elementu kaltegarri igortzen duten jakiten dute, eta legeak ezartzen dituen mugen barruan daudela egiaztatu.