Deba ibaia berreskuratzeko ahaleginetan

2026/04/25

EHUk zuzendu duen MERLIN proiektu europarrari esker, erabilerarik gabeko zenbait presa kendu dira Deba ibaitik. Bertako habitat naturala berreskuratzeko helburua izan dute lanek. Besteak beste, Ibaiaren konektibitatea hobetu da, arrainen mugimendua erraztu eta uholde-arriskua murriztu. Eztabaida piztu zen arren, lehen emaitzek ekosistema hobetu dela adierazten dute.
Embed kodea: