K4-Tekniker eVACUATE Europako proiektuan parte hartzen ari da.
Helburua: larrialdietan, ebakuazio-sistemak hobetu eta dinamikoagoak egin.
Jon Mabe; IK4-Tekniker: Gaur egungo Exit seinaleak estatikoak edo finkoak dira, beti norabide berean irtetea agintzen diote jendeari. Guk planteatzen duguna da seinale horiek dinamikoak izatea; kontrolgunean daudenek ebakuazio-norantzak aldatzeko gaitasuna izatea eta jendeak eskumara, ezkerrera edo aurrera egin behar duen jakitea.
Larrialdietan, ebakuazio-fluxua kontrolatzea eta jendea arriskutik aldentzea bilatzen da.
Erabakiak hartu behar dituzten arduradunei denbora errealeko simulazioak eskainiko zaizkie.
Jon Mabe; IK4-Tekniker: Kameren bitartez, jendea non dagoen badakizu, baina jendeak horrela mugitzen jarraitzen badu, hemendik 30 segundo edo minutu batera non egongo den jakinez gero, arduradunek informazio baliagarriagoa izango dute.
Probak: Anoetako estadioan, Bilboko Metroan, Atenasko aireportuan eta itsasontzi batean.
EVACUATE proiektuak 4 urte iraungo ditu, 8 herrialdetako 20 partaiderekin.
Jon Mabe; IK4-Tekniker: Proiektua amaitzean, hemendik 5 urtera, aditu bilakatu ebakuazio-planetan, eta emergentzia-planetarako teknologia garatzen. Esperientzia hori guretzako oso garrantzitsua da.