Film zaharrak berri
2025/09/27
Euskadiko Filmategiak Montxo Armendariz zine-zuzendariaren Nafarroako ikazkinak laburmetraia zaharberritu du. Filma zaharberritzea artisau-lana izan da; teknikoa eta sortzailea aldi berean. Horretarako goi mailako scaner berezi bat ere erabili dute. Filmategiaren artxiboan zinemaren hastapenetatik gaur egunera arteko filmak gordetzen dituzte eta haien eginkizuna da euskal zinea kontserbatzea.
Embed kodea: