Donostia Ospitaleko Paula Corcuera (UPV/EHU) ikertzaileak, haurretan asmaren diagnosia hobetzeko teknika bat garatu du.
PAULA CORCUERA; Donostia Ospitalea: 2005ean hasi ginen ikertzen, arnasa hartzean jariatzen den oxido nitrikoa neurtuz umetako asma diagnostikatu eta kontrolatzeko.
Diagnostiko-teknika berria oxido nitrikoa neurtzean oinarritzen da.
PAULA CORCUERA; Donostia Ospitalea: 80ko harmarkadan aurkitu zenean, asmaren kontrola egiteko eta diagnosia egiteko beste proba batzuen osagarri zela ikusi zuten. Arnasbidearen hanturari zenbaki bat jartzen dionez, tratamendu egokia erabakitzen laguntzen digu. Asma kontrolpean edukitzeko arnasten diren kortikoideak erabiltzen dira, eta honek dosia igotzen, jaisten… erabakitzen laguntzen digu, tratamendua bideratzen.
Diagnostikoa egiteko probak ez du inolako zailtasunik, putz egitea besterik ez da.
PAULA CORCUERA; Donostia Ospitalea: Proba estandarra da, segunduko 50 mililitro. Arnasketa horretan haurrak zenbat oxido nitriko hartzen duen jakiten dugu. Bilioiko zatiak neurtzen dira, eta balio jakin batetik gora haurrak arnasbideetan alergia-motaren batek eragindako hanturaren bat duela adierazten digu. Orduan jakin genezake, adibidez, arnasten diren kortikoideek on egingo diotela.
Arnasbideetako gaixotasunen artean asma da ohikoena, haurren % 10 inguruk izaten omen du.
PAULA CORCUERA; Donostia Ospitalea: Gaixotasun oso arrunta da, hemen sarritan ikusten duguna. Erronka, beraz, diagnostiko goiztiarra egitea da, eta ahalik eta bizkorren kontrol-neurriak hartzea. Horrea bizi-kalitate hobea izango dute, muga gutxiagorekin, eta guk tratamenduak ezarri eta haiekin nola jokatu erabakitzeko tresna izango dugu. Uste dut erabilgarria dela honelako gaixotasun konplexu batentzat, sintomak eta espirometriak bakarrik kontuan hartuta ezin delako ondo kudeatu.