Kolagenoa eta 3D imprimagailuak lesioak artatzeko
2021/10/09
Tendinopatiak, batik bat, emakume eta eliteko kirolariei eragiten dieten lesio mingarriak dira. Gaur egun ez dago tratamendu egokirik lesio hauek artatzeko. Horrekin guztiarekin amaitu nahi du Europa mailako Triankle proiektuak. Helburua 3D inprimaketa-teknologia erabiliz inplante pertsonalizatuak sortzea da. Horretarako, haragi-industriarako bilgarriak egiten dituen Viscofan enpresa nafarraren kolagenoa erabiliko dute lehengai gisa. Proiektu honen kide da Nanobiocel, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia-fakultateko ikerketa taldea. Triankle proiektuaren baitan egiten diren lana ezagutuko dugu.
Embed kodea: