Koronabirusaren gakoak: Talde-immunitatearen faktoreak

2021/06/19

Txertatutako populazioaren % 70i buruz hitz egiten denean, sarritan ez dira kontuan hartzen 18 urtetik beherakoak. Kontuan hartu behar da, gainera, birusaren aldaera batzuek, dirudienez, txertoetatik ihes egiten dutela, eta ez dakigu immunitateak zenbat irauten duen. Gure mundu globalizatu honetan, txerto-estalduran dauden desberdintasun handiak konpontzen ez diren bitartean, beti egongo da berragerraldiak gertatzeko arrisku larria.
Embed kodea: